Ipuinak abesten

2008/01/13

"Ipuin-musikalak irakasten dituzten balioak"


Artikulu honetan kontatzen den bezala, ipuin-musikala ekintza moduan planteatzean ikasleen inguru soziokulturala ere kontutan hartzen da; beraien garapen ebolutiboa, interesak eta motibazioak. Ipuinen getakariak modu musikalean deskribatzean, erlazio sozialaren ahalmenak faboratzen dira eta ikasle batzuk dituzten " komunikazio arazoak" edo " inhibizioa" ere konponduko dira. Ikasgeletan ikusten diren egoeretatik abiatuz, ikasleak ikaskuntza integrala, intelektuala, trebetasunen garapena eta batez ere, balioen heziera lortzeko ekintza aproposenak ipuin-musikalak dira. Ipuin-musikal baten elaborazioa ikasle guztien lankidetza suposatzen du.
Ikasleek ipuina egiteko lurrean borobil batean jesarrita egongo dira eta batek istoriotxoa hasiko du, pultsoa bere belaunetan markatuz eta hitzaren erritmoa, erritmo musikalarekin lotuz. Honela banan-banan eta orden batean, istoriotxoa inprobisatzen joango dira imaginazioa ere landuz. Hau egin eta gero ikasle bakoitzak instrumentu bat aukeratuko du eta denon artean narratzaile bat aukeratuko da.
Ekintza hauen bidez ere eskoletan noizbehinka ematen diren biolentzia egoerak gutxitu egingo dira, besteekiko errespetua sustatuko da eta disziplinartekotasuna, musika, plastika eta dramatizazioa landuko dira.

"Printzesaren ipuina" landuko dugu Haur Hezkuntzan


Power Poin honetan, "Printzesaren ipuina" Haur Hezkuntzan nola landu daiteke azaltzen da. Bertan jarraitu ahal diren pausuak azaltzen dira:
1)Planifikazioa.
2)Pertsonai bati buruzko sekuentzia didaktikoa.
3)Pertsonaien ezaugarrien analisia.
4)Ipuinaren hautaketa.
5)Ipuina idatzi.
6)Liburuaren laborazioa.
7)Nola landu duten azalpena.

"Haurrekin landu ditzakegun ipuin motak"


Power Point honetan, geletan landu ditzakegun "Ipuin motak" ikus dezakegu. Bertan dauden ipuinak ( formulazkoak,animalienak, errealistak eta fantastiko-errealistak eta miragarriak) eta beraien barruan dauden motak eta ezaugarriak analizatzen dira.

"Odeo-tik hartutako Podcast"

"Odeo"-n harpidetu nintzen nire gaiarekin zerikusia duen grabazioaren bat aurkitzeko baina zoritxarrez ez dut "Ipuin-musikal"-ekin zerikusia duen ezer aurkitu. Horregatik, haurrentzako ikasbidea duen ipuintxoa ("Urtxintxa eta zaldia") sartu dut, oso interesgarria iruditu zaidalako eta gaur egun eskolan zein honetatik kanpo gertatzen denari erreferentzia egiten diolako.
Entzun nahi baduzue, beheko aldean ezkerraldean daukazue.

"Goaz Abesten" bitakoraren argazkiak Picasan


Nire bitakora egiteko erabili ditudan argazkiak "Picasan" dauzkazue. "Ipuin-musikalak" albumean daude, zuek ere erabiltzeko aukera izateko.

"Edurnezuri eta zazpi ipotxak"


Picasa-tik hartutako argazki hau nire blogean jartzea erabaki dut, nire ustez "Ipuin-musikal" gaiarekin guztiz erlazionatuta dagoelako.