Laura Rouxek idatzitako artikuluan irakur dezakegu, Lasarte-Oriako kultur etxean ospatu zen ipuin musikal saioaren informazioa.
Saio hau herriko ikastetxeetako 4- 11 urte bitarteko ikasleei zuzenduta zegoen eta guztira bi emanaldi ospatu ziren. Bertan, irakasle eta ikasle asko parte hartu zuten eta haurrek primeran pasatu zuten. Kontakizuna musika ezagunak diren pasarte klasiko eta herrikoiez osatuta egon zen eta musikariak bi zatitan banatutak zueden, batetik haizezko instrumentuak eta bestetik, harizkoak. Ipuinak instrumentu bakoitzaren istoriotxoa azaltzen zuen, txikienak musikaren mundura hurbiltzeko aukera ezin hobea emanez.
2007/10/16
Egilea Maria en 8:23 0 Iradokizunak
Etiketak: Haurrak, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak
Peio eta otsoa ipuin-musikala, 5 urtetik aurrera landu daitekeen ipuina da, musika Segei Prokofiev Kanaria Handiko Orkestra Filamonikoarena da eta abentura honetan instrumentuak eta animaliak nahastu egiten dira.
" Aitonak Peiori basoan otsoak daudela esan zion baina honek ez zion kasurik egin, bere bezelako mutilek ez diotelako beldurrik otsoei. Orduan aitonak etxera eskutik eraman zuen eta hesia giltzarekin itxi zuen baina momentu horretan basotik otso gris handi bat irten zen eta uretan zeuden ahate guztiak harrapatzen hasi zen. Bitartean katua zuhaitz baten gainean igo zen baina otsoa konturatu zen eta zuhaitzaren inguruan biraka hasi zen eta Peio, hesiaren atzean, inolako beldurrik gabe, gertatzen hari zena begiztatzen ari zen".
5 urtetik aurrera landu daitezkeen beste ipuin-musikal batzuk hauexek dira; "Eguzki mozkortia","Piccolo,Saxo eta bere lagunak","Jostun ausarta","Xabierren atabalak" edo "Hauts-izpia".
Egilea Maria en 3:12 0 Iradokizunak
Etiketak: Abenturak, Euskera, Haurrak, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak, Otsoa, Peio