Janos, esne amesten zuen mutikoaren ipuin-musikala, 9 urtetik aurrera landu daitekeen ipuina da, musika Zóltan Kodály-rena da eta bertan nola fantasiak errealitateari irabazten dion kontatzen da.
" Leku berri batera ailegatzean lotsa ematen dizu haurrengana hurbiltzea.Lagunak egin nahi dituzu,baina ez dakizu nola. Jostailuak, baloia, margorik onenak, edozer, eramaten duzue besteekin konpartitzeko eta hitzegiten hasteko. Baina ezer ez baduzu, gure ipuineko mutikoak bezela, imaginazioa erabili besterik ez duzu (istoritxo hau egunero gertatzen da). Janos eta bere gurasoak Hungriatik etorri dira, bere lagunak bere herrialdean utzi ditu eta ez du inor ezagutzen. Horregatik pasatzen da egun osoa istorioak asmatzen, ez zaiolako bakarrik egotea gustatzen".
9 urtetik aurrera landu daitezkeen beste ipuin-musikal batzuk hauexek dira; "Till Eulenspiegel", "Romeo eta Julieta", "Kirolak eta dibertsioak", "Pino txikiaren amets arraroak" edo "Moldaba".
2008/01/07
Egilea Maria en 9:55 0 Iradokizunak
Etiketak: Abenturak, Euskera, Haurrak, Ipuin-musikalak, Janos, musika-instrumentuak
Suzko txoria ("Pajaro de fuego") ipuin-musikala, 7 urtetik aurrera landu daitekeen ipuina da, musika Igor Stravinsky-rena da eta bertan bidaiari gazte batek bizitako gertaera arduragarriak kontatzen dira.
" Udaberri egun batetako arratsaldeko zortzirak ziren, Maurice Latour intsektu bildumari eta bidaiari frantziarra Garajonay-ko Parke Nazionalean eta La Gomera irlan zebilenean, guztiz zoratuta zegoen.Kanariar Kleopatra, irletako tximeleta endemikoa, ehizatu nahian bidaiatu zuen haraino. Mauricek guztiz nekatuta irteera bat egin zuen eta bapatean zuhaitz batetako adar bati lotuta dir-dirka ari zen laranja tamainako esfera argitsu batekin egin zuen topo".
7 urtetik aurrera landu daitezkeen beste ipuin-musikal batzuk hauexek dira; "Peer Gynt", "Timoteo eta abesti lapurra", "Pulcinella", " Nire ama antzara" edo "Samin Beltzeko Santa Mariaren kondaira".
Egilea Maria en 8:35 0 Iradokizunak
Etiketak: Abenturak, Euskera, Haurrak, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak, Suzko txoria