Ipuin musikaletan, ipuinak eta musika tartekatzeaz aparte gorputza, ahotsa eta perkusiozko musika tresnak, normalean birziklatutako materialekin eginak, ere erabiltzen dira, soinu giro egoki bat sortuz. Ekintza hauen helburu orokorra ondo pasatzea eta musika apur bat egitea da baina modu berean euskara ere lantzea. Era honetan umeek ondo pasatzeaz aparte, zerbait berria ikasteko aukera dute.
Ipuin musikalak ez dira haurrentzako bakarrik; horregatik, adin desberdinetara egokitzen diren saioak daude aukeran, denak gustura aritzeko ikuskizun polit eta dibertigarri hauetan.