Artikulu honetan kontatzen den bezala, ipuin-musikala ekintza moduan planteatzean ikasleen inguru soziokulturala ere kontutan hartzen da; beraien garapen ebolutiboa, interesak eta motibazioak. Ipuinen getakariak modu musikalean deskribatzean, erlazio sozialaren ahalmenak faboratzen dira eta ikasle batzuk dituzten " komunikazio arazoak" edo " inhibizioa" ere konponduko dira. Ikasgeletan ikusten diren egoeretatik abiatuz, ikasleak ikaskuntza integrala, intelektuala, trebetasunen garapena eta batez ere, balioen heziera lortzeko ekintza aproposenak ipuin-musikalak dira. Ipuin-musikal baten elaborazioa ikasle guztien lankidetza suposatzen du.
Ikasleek ipuina egiteko lurrean borobil batean jesarrita egongo dira eta batek istoriotxoa hasiko du, pultsoa bere belaunetan markatuz eta hitzaren erritmoa, erritmo musikalarekin lotuz. Honela banan-banan eta orden batean, istoriotxoa inprobisatzen joango dira imaginazioa ere landuz. Hau egin eta gero ikasle bakoitzak instrumentu bat aukeratuko du eta denon artean narratzaile bat aukeratuko da.
Ekintza hauen bidez ere eskoletan noizbehinka ematen diren biolentzia egoerak gutxitu egingo dira, besteekiko errespetua sustatuko da eta disziplinartekotasuna, musika, plastika eta dramatizazioa landuko dira.
2008/01/13
Egilea Maria en 9:57
Etiketak: Balioak, Haurrak, Ipuin-musikalak, Lankidetza, Motibazioa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario