Hona hemen "Wikia"-ri buruz egindako tutoriala. Tutorial honetaz gehiago jakin nahi izanez gero youtube-an daukazue.
2008/01/21
2008/01/14
Blog-a honek ez du lotura handirik Haur Hezkuntzan lantzen diren "Ipuin-musikal"-ekin baina era berean interesgarria eta erakargarria da. Bere egileak youtubetik hartutako bideo bat proposatzen du, gero jendea bere iritzia emateko. Arrazoi honengatik interesantea iruditu zait nire blogean sartzea, ez delako blog arrunt bat.
Egilea Maria en 4:49 0 Iradokizunak
Etiketak: Bideoa, Blog, Haurrak, Ipuin-musikala, Iritziak
"Ipuin-musikalei" buruzko blog hau nirean sartzea erabaki dut oso interesgarria iruditu zaidalako gai hau aurkezteko modua. Hasieran Willy iratxoa bere lagun minaren istoriotxo erakargarria kontatzen digu eta modu berean eskuinean klikatuz gero informazio pilo bat eskeintzen digu.
Egilea Maria en 4:36 0 Iradokizunak
Etiketak: Blog, Haurrak, Ipuin-musikala, Istoriotxoa, Willy, Wolfi
"Ipuin-musikal"-ei buruzko blog honetan bere egileak, Fabrizio Muinellok, hauetaz informazio asko eskeintzen digu. Nire blogean sartzea erabaki dut oso interesgarria iruditu zaidalako zer ipuin-musikalei buruzko berriak egoteaz aparte, zenbait argazki erakusten dizkigulako. Gero, beste informazio baliagarria ere aurki dezakegu: "Lennon & McCartney"-ren eta "Sonrisas" artikuluak edo "Lakem" antzerkiaren eta "La mandolina Cecilia" instrumentuaren informazioa.
Egilea Maria en 4:30 0 Iradokizunak
Etiketak: Argazkiak, Berriak, Blog, Haurrak, Ipuin-musikalak
2008/01/13
Artikulu honetan kontatzen den bezala, ipuin-musikala ekintza moduan planteatzean ikasleen inguru soziokulturala ere kontutan hartzen da; beraien garapen ebolutiboa, interesak eta motibazioak. Ipuinen getakariak modu musikalean deskribatzean, erlazio sozialaren ahalmenak faboratzen dira eta ikasle batzuk dituzten " komunikazio arazoak" edo " inhibizioa" ere konponduko dira. Ikasgeletan ikusten diren egoeretatik abiatuz, ikasleak ikaskuntza integrala, intelektuala, trebetasunen garapena eta batez ere, balioen heziera lortzeko ekintza aproposenak ipuin-musikalak dira. Ipuin-musikal baten elaborazioa ikasle guztien lankidetza suposatzen du.
Ikasleek ipuina egiteko lurrean borobil batean jesarrita egongo dira eta batek istoriotxoa hasiko du, pultsoa bere belaunetan markatuz eta hitzaren erritmoa, erritmo musikalarekin lotuz. Honela banan-banan eta orden batean, istoriotxoa inprobisatzen joango dira imaginazioa ere landuz. Hau egin eta gero ikasle bakoitzak instrumentu bat aukeratuko du eta denon artean narratzaile bat aukeratuko da.
Ekintza hauen bidez ere eskoletan noizbehinka ematen diren biolentzia egoerak gutxitu egingo dira, besteekiko errespetua sustatuko da eta disziplinartekotasuna, musika, plastika eta dramatizazioa landuko dira.
Egilea Maria en 9:57 0 Iradokizunak
Etiketak: Balioak, Haurrak, Ipuin-musikalak, Lankidetza, Motibazioa
Power Poin honetan, "Printzesaren ipuina" Haur Hezkuntzan nola landu daiteke azaltzen da. Bertan jarraitu ahal diren pausuak azaltzen dira:
1)Planifikazioa.
2)Pertsonai bati buruzko sekuentzia didaktikoa.
3)Pertsonaien ezaugarrien analisia.
4)Ipuinaren hautaketa.
5)Ipuina idatzi.
6)Liburuaren laborazioa.
7)Nola landu duten azalpena.
Egilea Maria en 8:46 0 Iradokizunak
Etiketak: Ezaugarriak, Haurrak, Ipuinak, Pausuak, Printzesaren ipuina, slideshare
Power Point honetan, geletan landu ditzakegun "Ipuin motak" ikus dezakegu. Bertan dauden ipuinak ( formulazkoak,animalienak, errealistak eta fantastiko-errealistak eta miragarriak) eta beraien barruan dauden motak eta ezaugarriak analizatzen dira.
Egilea Maria en 8:46 0 Iradokizunak
Etiketak: Ezaugarriak, Haurrak, Ipuinak, Motak, slideshare
"Odeo"-n harpidetu nintzen nire gaiarekin zerikusia duen grabazioaren bat aurkitzeko baina zoritxarrez ez dut "Ipuin-musikal"-ekin zerikusia duen ezer aurkitu. Horregatik, haurrentzako ikasbidea duen ipuintxoa ("Urtxintxa eta zaldia") sartu dut, oso interesgarria iruditu zaidalako eta gaur egun eskolan zein honetatik kanpo gertatzen denari erreferentzia egiten diolako.
Entzun nahi baduzue, beheko aldean ezkerraldean daukazue.
Egilea Maria en 4:44 0 Iradokizunak
Etiketak: Haurrak, Ipuin-musikala, Odeo, Urtxintxa eta zaldia
Nire bitakora egiteko erabili ditudan argazkiak "Picasan" dauzkazue. "Ipuin-musikalak" albumean daude, zuek ere erabiltzeko aukera izateko.
Egilea Maria en 3:24 0 Iradokizunak
Etiketak: Albuma, Argazkiak, Bitakora, Ipuin-musikala, Picasa
Picasa-tik hartutako argazki hau nire blogean jartzea erabaki dut, nire ustez "Ipuin-musikal" gaiarekin guztiz erlazionatuta dagoelako.
Egilea Maria en 3:04 0 Iradokizunak
Etiketak: Albuma, Argazkiak, Bitakora, Ipuin-musikala, Picasa, Zazpi ipotxak
2008/01/07
Janos, esne amesten zuen mutikoaren ipuin-musikala, 9 urtetik aurrera landu daitekeen ipuina da, musika Zóltan Kodály-rena da eta bertan nola fantasiak errealitateari irabazten dion kontatzen da.
" Leku berri batera ailegatzean lotsa ematen dizu haurrengana hurbiltzea.Lagunak egin nahi dituzu,baina ez dakizu nola. Jostailuak, baloia, margorik onenak, edozer, eramaten duzue besteekin konpartitzeko eta hitzegiten hasteko. Baina ezer ez baduzu, gure ipuineko mutikoak bezela, imaginazioa erabili besterik ez duzu (istoritxo hau egunero gertatzen da). Janos eta bere gurasoak Hungriatik etorri dira, bere lagunak bere herrialdean utzi ditu eta ez du inor ezagutzen. Horregatik pasatzen da egun osoa istorioak asmatzen, ez zaiolako bakarrik egotea gustatzen".
9 urtetik aurrera landu daitezkeen beste ipuin-musikal batzuk hauexek dira; "Till Eulenspiegel", "Romeo eta Julieta", "Kirolak eta dibertsioak", "Pino txikiaren amets arraroak" edo "Moldaba".
Egilea Maria en 9:55 0 Iradokizunak
Etiketak: Abenturak, Euskera, Haurrak, Ipuin-musikalak, Janos, musika-instrumentuak
Suzko txoria ("Pajaro de fuego") ipuin-musikala, 7 urtetik aurrera landu daitekeen ipuina da, musika Igor Stravinsky-rena da eta bertan bidaiari gazte batek bizitako gertaera arduragarriak kontatzen dira.
" Udaberri egun batetako arratsaldeko zortzirak ziren, Maurice Latour intsektu bildumari eta bidaiari frantziarra Garajonay-ko Parke Nazionalean eta La Gomera irlan zebilenean, guztiz zoratuta zegoen.Kanariar Kleopatra, irletako tximeleta endemikoa, ehizatu nahian bidaiatu zuen haraino. Mauricek guztiz nekatuta irteera bat egin zuen eta bapatean zuhaitz batetako adar bati lotuta dir-dirka ari zen laranja tamainako esfera argitsu batekin egin zuen topo".
7 urtetik aurrera landu daitezkeen beste ipuin-musikal batzuk hauexek dira; "Peer Gynt", "Timoteo eta abesti lapurra", "Pulcinella", " Nire ama antzara" edo "Samin Beltzeko Santa Mariaren kondaira".
Egilea Maria en 8:35 0 Iradokizunak
Etiketak: Abenturak, Euskera, Haurrak, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak, Suzko txoria