http://es.youtube.com/watch?v=YSPTolSlXeM
Pinpon, kartoizko panpinaren bideoa nire blogan sartzea erabaki dut nire ustez, Pinpon panpinaren istoriotxoa gauza asko irakatzi ahal dizkielako umeei. Esate baterako, bertan eguneroko errutinak ikus ditzakegu; aurpegia garbitu behar dugula eta orraztu behar garela eskolara joan baino lehen, negar egin barik. Era berean, laguntasuna eta lagunarekiko maitasunaren balioak ere lantzen dira, hauen garrantzia azpimarratuz.
2007/10/28
Egilea Maria en 5:56 0 Iradokizunak
Etiketak: Bideoa, Eguneroko errutinak, Haurrak, Ipuin-musikala, Laguntasuna, Maitasuna
http://es.youtube.com/watch?v=LYW4dd6HvTI
Lur beroko sugearen bideoa ere oso egokia da Haur Hezkuntzan lantzeko, istoriotxo erakargarria izateaz aparte, zapategia eta ileapaindegia zer eta zertarako diren irakasten dielako erritmo eta musika erabilita. Baita ere, sugearen itsura fisikoa; hau da, ez dituela ez ankarik ez ilerik.
Egilea Maria en 5:48 0 Iradokizunak
Etiketak: Animali narrastien ezaugarriak, Bideoa, Dendak, Haurrak, Ipuin-musikala
2007/10/18
Elena balea bideoa nire blogean sartzea erabiki dut, umeekin lantzeko oso interesgarria iruditu zaidalako. Bertan kontatzen den istoriotxoa oso polita da, besteekin eduki beharreko laguntasuna eta esku zabaltasuna transmitituz. Era berean, itxasoaren animaliak ( balea eta itsas-izarra) eta beraien itxura ezagutzeko aukera ezin hobea ematen die umeei.
Egilea Maria en 9:59 0 Iradokizunak
Etiketak: Bideoa, Esku zabaltasuna, Haurrak, Ipuin-musikala, Itxasoko-animalien itxura, Laguntasuna
2007/10/16
Laura Rouxek idatzitako artikuluan irakur dezakegu, Lasarte-Oriako kultur etxean ospatu zen ipuin musikal saioaren informazioa.
Saio hau herriko ikastetxeetako 4- 11 urte bitarteko ikasleei zuzenduta zegoen eta guztira bi emanaldi ospatu ziren. Bertan, irakasle eta ikasle asko parte hartu zuten eta haurrek primeran pasatu zuten. Kontakizuna musika ezagunak diren pasarte klasiko eta herrikoiez osatuta egon zen eta musikariak bi zatitan banatutak zueden, batetik haizezko instrumentuak eta bestetik, harizkoak. Ipuinak instrumentu bakoitzaren istoriotxoa azaltzen zuen, txikienak musikaren mundura hurbiltzeko aukera ezin hobea emanez.
Egilea Maria en 8:23 0 Iradokizunak
Etiketak: Haurrak, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak
Peio eta otsoa ipuin-musikala, 5 urtetik aurrera landu daitekeen ipuina da, musika Segei Prokofiev Kanaria Handiko Orkestra Filamonikoarena da eta abentura honetan instrumentuak eta animaliak nahastu egiten dira.
" Aitonak Peiori basoan otsoak daudela esan zion baina honek ez zion kasurik egin, bere bezelako mutilek ez diotelako beldurrik otsoei. Orduan aitonak etxera eskutik eraman zuen eta hesia giltzarekin itxi zuen baina momentu horretan basotik otso gris handi bat irten zen eta uretan zeuden ahate guztiak harrapatzen hasi zen. Bitartean katua zuhaitz baten gainean igo zen baina otsoa konturatu zen eta zuhaitzaren inguruan biraka hasi zen eta Peio, hesiaren atzean, inolako beldurrik gabe, gertatzen hari zena begiztatzen ari zen".
5 urtetik aurrera landu daitezkeen beste ipuin-musikal batzuk hauexek dira; "Eguzki mozkortia","Piccolo,Saxo eta bere lagunak","Jostun ausarta","Xabierren atabalak" edo "Hauts-izpia".
Egilea Maria en 3:12 0 Iradokizunak
Etiketak: Abenturak, Euskera, Haurrak, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak, Otsoa, Peio
2007/10/11
Ipuin musikalak ez dira haurrentzako bakarrik; horregatik, adin desberdinetara egokitzen diren saioak daude aukeran, denak gustura aritzeko ikuskizun polit eta dibertigarri hauetan.
Egilea Maria en 9:16 0 Iradokizunak
Etiketak: Adin ezberdinak, Euskara, Giro egokia, Helburu orokorra, Ipuin-musikala, musika-instrumentuak